Zer gara?

Enpresa-fundazio bat.
Xede soziala.

Gizartean eta ekonomian paradigma-aldaketa garrantzitsua gertatzen ari den honetan sortu da Kreatibo Industriak Fundazioa. Covid-19aren munduko pandemiak markatutako ziurgabetasuneko testuinguru batean, eta testuinguru horrek agerian utzi ditu, nabarmen utzi ere, Fundazioaren jarduteko ingurunearen funtsezko bi alderdi:

 

• Alde batetik, kulturaren egiturazko ahulezia nabarmen geratu da, bai ikuspegi profesionaletik begiratuta, bai enpresa-sarearen ikuspegitik begiratuta. Baina, krisialdi guztietan bezala, aliantzak egiteko aukerak sortzen dira, kulturaren sektorearen antolaketari eta horrek gizarte osoan duen pisuari buruzko beste ikuspegi bat emateko eta berritzeko.

 

• Bestetik, kultura bere esentziara itzuli eta entretenimendutzat hartzeari utzi zitzaion une paregabea bizi izan dugu. Kultura-egitatearen sublimazio kolektiboaren unea. Kulturak eta sormenak gizartean berriro ere garrantzi handia izan duten unea. Ez dadila une hori igaro.

“Kulturaren alde ez baldin bada, zertarako borrokatzen dugu?”

W.Churchill

Kreatibo Industriak Fundazioa kulturaren sektoreko enpresa garrantzitsuenetako eta zaharrenetako baten baitan sortu zen, 20 urteko jarduna izan baitu: Last Tour. Izen hori jaialdi eta ekitaldi handiekin lotzen da, nazioko eta nazioarteko birekin eta talentu artistikoaren garapenarekin, kultura- eta gizarte-aholkularitzako lanekin, prestakuntzarekin eta dibulgazioarekin, besteak beste.

 

Gure egitekoa kulturari eta sormenari laguntzea da, gizartean, politikan eta ekonomian lehentasunezko posizio batean kokatzen laguntzea.

 

Kulturak eta sormenak dimentsio anitzeko ekarpena egiten diote gizarteari; kohesio-bideak dira, berrikuntza garatzen dute, gizakiaren espirituan eta gogoan eragiten dute, komunikaziorako tresna dira eta, jakina, ekarpen ekonomikoa ere egiten dute eta, kasu askotan, balio erantsia duten lanpostuak sortzen dituzte.
Arrazoi horiek direla-eta, kulturak eta sormenak erdigunean egon behar dute, gizarte kohesionatuagoa, bidezkoagoa, berritzaileagoa eta positiboagoa lortzeko, gainditu beharreko erronken aurrean etorkizunari irtenbide irudimentsuekin begiratzeko gai den gizartea eratzeko.

 

Gure jarduera eta garapen guztietan eragiten duen esentziak ezinbesteko osagai batzuk izango ditu beti: Sormena, Berrikuntza, Berdintasuna, Jasangarritasuna, Errespetua, Baliatzeko Unibertsaltasuna, Objektibitatea, Pasioa