Proyectos

Kultura gizartearen, politikaren eta ekonomiaren erdigunean egon dadin lortzeko, Kreatibo Industriak Fundazioak alderdi hauek lantzen ditu


  • Ikerketa-proiektuak
  • Prestakuntza-programak
  • Enpresa-sarea profesionalizatzea eta indartzea
  • Jakintza transmititzea eta zabaltzea
  • Jarduera kulturalak eta artistikoak
  • Laguntzako eta aholkularitzako programak
  • Nazioko eta nazioarteko sareen sorkuntza eta partaidetza sustatzea
  • Nazioartekotzeko aukerak
  • Gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzeko programak
  • NBEk 2030 Agendan adierazitako Garapen Jasangarrirako Helburuak ezagutaraztea eta ezartzea

BIME PRO

Europa eta Latinoamerika lotzen dituen musika-industriaren topaketa handia

Musika, prestakuntza, teknologia berriak, berrikuntza, showcase-ak, ekintzailetza eta nazioartekotzea. Hitzordu garrantzitsua da musikaren munduko eta beste kultura-sektore batzuetako (ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, bideo-jokoak, literatura eta abar) profesional eta elkarte sektorial guztien agendan, baita nazioko eta nazioarteko etorkizun handiko artisten agendan ere; izan ere, Bilboko aretorik ikonikoenetan erakusten baitute beren talentua.

Más info

KSIen BERRIKUNTZA-PLATAFORMA

Entzuteko prozesua eta EAEn KSIen Berrikuntza Plataforma Irekia abian jartzeko prozedurak.

Agirre Lehendakaria Center erakundearekin elkarlanean. Euskadiko sektoreko profesional eta enpresen esanak entzuteko prozesu batean oinarrituta, txosten bat egin eta sektoreko ahalik eta enpresa gehien bilduko dituen plataforma bat sortuko da, baita Euskadiko KSIen sektorean inbertsioak egiteko eta lankidetzako proiektuen zorro bat eratu ere.

HIRIAN

Bilbao BBK Live jaialdiaren espiritua hirian

Hirian jaialdi urbano ibiltaria da, eta urtero egiten da Bilbao BBK Live nazioarteko jaialdiaren atariko. 2017. urtean sortu zen eta urtero hiriko auzo batean antolatzen da, publiko, adin eta kultura guztiei zuzendutako jardunaldi batean

BIME CHALLENGE. MUSIC 4 HUMANITY

Hainbat herrialdetako gazteek irtenbide berritzaileak proposatuko dituzte sormen-industrien erronkei aurre egiteko, betiere ekintzailetzaren bitartez eta talde misto eta kooperatiboetan

Honako hauekin elkarlanean: Mondragon Team Academy, Diversity 4 Equality eta Last Tour. Proiektu hori BIMErekin lotutako bootcamp-ekin garatuko da Bilbon eta Bogotan. Ekintzailetzaren zein musikaren munduko espezialista eta inbertitzaileak izango dira epaimahaikide, eta 3 proiektu finalistak hautatuko dituzte.